ginekologo

izena

Ginekologoak medikuak dira, emakumeen ugal-aparatuan edo organo genitaletan espezializatuta daudenak. Adibidez, haurdun dauden emakumeak ginekologoarenera joaten dira haurtxoa ondo dagoen jakiteko edo haurtxoari jaiotzen laguntzeko.

Hitz hau antzinako grezierako gineco- ‘emakume’ eta -logo ‘espezialista’ elkartuta eratu da.