bizi
izena
Bizia da bizitzea eragiten diguna. Bizitzeko ezinbestekoa da bihotzak funtzionatzea, baina baita arnasa hartzea, jatea, edatea eta lo egitea ere, besteak beste. Bizirik izango ez bazenu, hilik egongo zinateke.
Bizitza ibilbide bat da, amaren sabelean hasi (ama baita bizia ematen diguna) eta hiltzen garenean amaitzen dena.
