odol-analisi

Odol-analisia egitea da zure odola aztertzea, zure osasuna ondo dagoen ala ez ikusteko.

oftalmologo

Oftalmologoak medikuak dira, begietan espezialistak direnak.

ohatila

Ohatilak ohe estuak dira, normalean gurpilak dituztenak, eta kontsultetan eta ospitaleetan miaketak, sendaketak edo ebakuntzak egiteko erabiltzen direnak.

oka

Ikus goitika.