hemorragia
izena
Hemorragia da gorputzeko atalen batetik odol asko galtzea. Odoljario ere esaten zaio. Hemorragiak bi eratakoak izan daitezke: barnekoak (adibidez, garunean edo biriketan) edo kanpokoak (esate baterako, hatz bateko edo sudurreko zain batean).
Hitz hau antzinako grezierako hemo- ‘odol’ eta -rragia ‘isuri’ elkartuta eratu da.
