hematoma

izena

Hematoma da kolpe bat hartzen dugunean larruazalean irteten den kolore urdineko orban bat, mingarria izaten dena ukituz gero. Batzuetan, baliteke konkor bat irtetea, baina inoiz ez da odolik irteten. Hasieran urdina izaten da; baina, egunak igaro ahala, kolorea aldatu egiten da, eta lila, gorria edo horia izan daiteke.

Herri-hizkeran, ubeldura edo beltzune esan ohi dugu, larruazalak zenbait egunez izaten duen kolorea dela eta.

Hitz hau antzinako grezierako hemat-odol’ eta -oma ‘handitu’ elkartuta eratu da.