pneumonia
izena
Pneumonia biriken hantura da, arnasa hartzeko zailtasunak eragiten dituena. Beste sintoma batzuk ere eragiten ditu, adibidez, eztula, sukar altua, nekea edo muskuluetako mina. Zenbait pneumonia, koronabirusek eragindakoak, adibidez, oso larriak dira, eta baliteke ospitaleratu behar izatea, ZIUan sartu behar izatea edo heriotza bera eragitea.
Birusek eragiten dituzten infekzioak ezin dira antibiotikoekin sendatu, baina bakterioek eragiten dituztenak, bai.
