inkubagailu
izena
Inkubagailuak sehaska-forma duten makinak dira, eta ospitaleetan erabiltzen dira, garaia baino lehen jaio diren haurrek eta txikiegiak direnek amaren sabelean baleude izango luketen tenperatura bera izan dezaten. Haurtxo batzuek zenbait ordu egiten dituzte inkubagailuan, eta beste batzuek zenbait egun.
