indigestio
izena
Indigestioa gertatzen da elikagaiak digeritu eta digestioa behar bezala ez egiteagatik sabeleko mina duzunean. Digestioa behar bezala ez egiteko arrazoi asko daude. Adibidez, azkarregi jan duzulako, janaria egoera onean ez zegoelako edo jan ostean ariketa gehiegi egin duzulako. Indigestio bat duzunean, gerta liteke oka egitea, eta, pasatzen ez bazaizu, medikuarengana joan behar duzu.
Herri-hizkeran, esan ohi dugu sabeleko mina dugula. Baina sabeleko mina izateak ez du beti esan nahi indigestio bat duzunik.
