erradiologo
izena
Erradiologoak erradiografiak egiten espezializatuta dauden medikuak dira. Erradiografien bidez jakin dezakete ea hezurren bat hautsita dugun edo organoren bat gaizki dugun. Erradiologoak, erradiografiak ez ezik, ekografiak eta beste proba batzuk ere ulertzeko gai dira. Sendatzeko zenbait tratamendu erabiltzen ere espezialistak dira, adibidez, erradioterapia.
Hitz hau latineko radius “izpi” eta -logo “espezialista” elkartuta eratzen da.
