fonendoskopio

izena

Fonendoskopioa tresna bat da; medikuek erabiltzen dute, bai bihotzaren taupadak entzuteko, bai biriketako hotsak entzuteko, arnasa hartzen dugunean edo eztula egiten dugunean. Hala, zerbait ondo ez dabilen jakin ahal dute. Sarritan, medikuek lepotik zintzilik eramaten dute fonendoskopioa.

Hitz hau antzinako grezierazko fon- ‘soinua’, endo- ‘barruan’ eta -scopi ‘begiratzea’ esan nahi duen hitzetatik dator.