traumatologo
izena
Traumatologoak traumatismoak tratatzen eta sendatzen espezializatuta dauden medikuak dira. Adibidez, hezur bat hausten baduzu edo buruan kolpe handi bat hartzen baduzu, traumatologoarenera joan behar duzu.
Hitz hau antzinako grezierako traumato- “zauri” eta -logo “espezialista” elkartuta eratu da.
