erresumin

Erresumina gorputzeko edozein ataletan sentitzen den azkura-sentsazioa da.

errezeta

Errezetak dira medikuak idazten dituen dokumentuak, zer botika hartu behar dituzun adierazten dutenak.

eskeleto

Eskeletoa hezur-multzo bat da, eta hezur horiek barneko organoak babesteko eta gorputzeko atal bigunei eusteko balio dute.

eztarriko min

Eztarriko mina lepoaren barneko aldean izaten den mina da, eta askotariko arrazoiek eragin dezakete.

eztul

Eztula da biriketako airea ahotik kanporatzen duzunean egiten duzun soinua.