eztul

izena

Eztula da biriketako airea ahotik kanporatzen duzunean egiten duzun soinua. Eztula duzunean, baliteke eztarriko mina izatea, eta, askotan, mukiak izaten dituzu. Eztularen bidez gaixotasun bat kutsatu ahal diozu beste pertsona bati. Hori saihesteko, eztul egiten duzunean eskuarekin edo besoarekin estali behar duzu ahoa.

Eztulik ez izateko, batzuetan jarabea edo pilulak hartu behar izaten dituzu. Hainbat arrazoirengatik izan dezakezu eztula, hotzeriagatik, gripeagatik, alergiaren batengatik edo eztarrian zerbait duzulako.