muki
Izena; gehienetan pluralean erabiltzen da, mukiak
Mukiak dira substantzia likido, lodi eta likatsuak, pertsona guztien sudurretik irteten direnak. Eskuarki berdeak izaten dira, baina, batzuetan, horiak edo gardenak dira. Pertsonek hotzeria, gripea edo alergiaren bat dutenean irten daitezke. Mukiek ez dute uzten arnasa behar bezala hartzen, eta, horregatik, zintz egin behar izaten dugu.
