molusku

izena

Moluskuak dira larruazalean irteten diren pikor oso txikiak, bigunak eta biribilduak, eta normalean oinetan, lepoan, hanketan eta besoetan irteten dira. Moluskuak irteten bazaizkizu, dermatologoarenera joan behar duzu, krema bat eman diezazun edo moluskuak kendu diezazkizun.

Moluskuak oso kutsakorrak dira, eta agertzen dira gure larruazalak moluskuak dituen beste pertsona baten larruazala edo kutsatutako objekturen bat ukitzen duenean; horregatik, igerilekuan harrapatzen ditugu askotan, jende guztia oinutsik ibiltzen den lekuan, hain zuzen.