krema

izena

Kremak produktu oretsuak dira, gorputzeko larruazalaren zatiren batean jartzen direnak. Kremak produktu kimikoz edo naturalez eginak izan daitezke, edo bien nahasteez. Askotariko kremak daude: batzuk botikak dira, eta beste batzuk larruazala zaintzeko erabiltzen dira. Esate baterako, eguzkitarako kremak, gorputz osoko larruazalerako kremak, gorputzeko atal bakarrerako kremak (hala nola ezpainetarako edo eskuetarako kremak), kolpe bat hartzen duzunerako, edo erreduretarako kremak, eltxoen ziztadentzako kremak, pikorrentzako kremak, zaurietarako kremak eta abar.

Pomada hitza ere erabil daiteke, baina gero eta gutxiago erabiltzen da esanahi honekin.