miopia
izena
Miopia begietako arazo bat da, eta urrun dauden objektuak ondo ez ikustea eragiten du. Miopia baduzu, okulistarenera joan behar duzu, eta litekeena da ondo ikusteko betaurrekoak behar dituzula esatea. Batzuetan, miopia ebakuntza eginda zuzendu daiteke; hala eginez gero, ez da betaurrekorik behar.
