gaixotasun
izena
Gorputzeko atal batean edo askotan mina badugu, gaixotasun bat dugu. Gaixotasunek ondo ez sentitzea eragiten digute eta, batzuetan, botikak hartu behar izatea. Hainbat motatako gaixotasunak daude: batzuk larriak dira eta beste batzuk ez hain larriak. Gaixotasun batzuek luze iraun dezakete; batzuk bizitza osorako ere izaten dira. Zenbait gaixotasun kutsatu egin daitezke (adibidez, barizela), eta beste batzuk ez (esate baterako, minbizia).
Batzuetan, nahasmendu esaten zaie.
