pilula

izena

Pilula gozoki-itxurako botika bat da; ahotik hartzen da, eta, besteak beste, zenbait gaixotasun sendatzeko, eztula baretzeko eta buruko mina kentzeko erabiltzen da. Pilula-erako botikak helduek hartu ohi dituzte, haurrei kosta egiten zaielako haiek irenstea.

Batzuetan, pilula hitzaren ordez konprimatu hitz espezializatua erabiltzen dugu, nahiz eta botika horiek pixka bat desberdin egiten diren.

Pastilla ere esaten zaio.