infekzio
Infekzio bat gertatzen da agente infekziosoak gorputzean sartzen direnean.
Infekzio bat gertatzen da agente infekziosoak gorputzean sartzen direnean.
Injekzio bat da gaixotasun bat sendatzeko botika likido bat, orratz batekin eta xiringa batekin gorputzaren barruan jartzen dizutena.
Inkubagailuak sehaska-forma duten makinak dira, eta ospitaleetan erabiltzen dira, garaia baino lehen jaio diren haurrek eta txikiegiak direnek amaren sabelean baleude izango luketen tenperatura bera izan dezaten.
Ikus bero-kolpe.
Izerdia likido garden eta gazia da, uraren antzekoa; larruazaletik irteten da, eta gorputza fresko mantentzen laguntzen du.