izerdi

izena

Izerdia likido garden eta gazia da, uraren antzekoa; larruazaletik irteten da, eta gorputza fresko mantentzen laguntzen du. Izerdia botatzen dugu bero handia egiten duenean, kirola, korrika edo jauzi egiten dugunean edo beste jarduera fisikoren bat egiten dugunean. Sukarra dugunean ere botatzen dugu izerdia. Asko izerditzen bazara, ura edan behar duzu ez deshidratatzeko.