pikor

Pikorra koskor bat da, hau da, gorputzeko atalen batean irteten den handidura bat. Normalean gorria izaten da, baina zuria ere izan daiteke gantza edo zornea badu.

pilula

Pilula gozoki-itxurako botika bat da; ahotik hartzen da, eta, besteak beste, zenbait gaixotasun sendatzeko, eztula baretzeko eta buruko mina kentzeko erabiltzen da.