termometro

Termometroak gorputzaren tenperatura neurtzeko erabiltzen diren gailuak dira.

tik

Tik esaten zaie muskuluen mugimendu azkar, bizi eta errepikakorrei, bereziki, buruko, begietako edo ahoko muskuluetakoei, pertsona batek nahi gabe eta kontrolatu ezinda egiten dituenean.

tratamendu

Tratamendua da gaixotasun bat edo gorputzeko ondoezen bat sendatzeko egin behar diren gauzen multzoa.

tratu txar

Tratu txarrak egitea da norbaitek pertsona bati nahita min ematea molestatzen ibiliz, joz, irain eginez, haren bizkar barre eginez, alde batera utziz edo gustatzen ez zaizkion gauzak esanez.