termometro

izena

Termometroak gorputzaren tenperatura neurtzeko erabiltzen diren gailuak dira. Pertsona batek sukarra duen ala ez jakiteko balio dute. 38 gradu edo gehiagoko tenperatura baduzu, esan nahi du sukarra duzula eta gaixorik zaudela; 36 graduko tenperatura baduzu, ez duzu sukarrik. 37 eta 38 gradu artean bazaude, sukar apur bat daukazu, dezima batzuk (febrikula esaten zaio).

Termometroa besapean jarri ohi da, baina gorputzaren beste leku batzuetan ere jar daiteke. Normalean digitalak izaten dira, eta pantaila batean erakusten dute zer tenperatura duzun.