bihurritu

Bihurritua lotailuetako lesio bat da; lotailuak hezurrak eta giltzadurak lotzen dituzten zuntzen multzoa dira.

bisturi

Bisturia da labana txiki bat, kirurgialariek ebakuntzetan giza gorputzeko atalen batean larruazala ebaki behar dutenean erabiltzen dutena.

bizi

Bizia da bizitzea eragiten diguna.

botika

Botikak dira gaixotasunak sendatzeko produktuak, gaixorik gaudenean hartzen ditugunak.