bihurritu
izena
Bihurritua lotailuetako lesio bat da; lotailuak hezurrak eta giltzadurak lotzen dituzten zuntzen multzoa dira. Lesio hori lotailuak luzatu edo hautsi direlako gertatzen da. Adibidez, orkatila bihurritzeak eragiten du bihurritua izatea hura inguratzen duten lotailuetan. Gorputzeko edozein giltzaduratan izan dezakezu bihurritua: belaunean, orkatilan, ukondoan eta abarretan. Bihurritu bat duzunean, medikuak, normalean, lotu egiten dizu erasandako atala; baina lotailuren bat hautsita badago, baliteke igeltsua jartzea edo ebakuntza egin behar izatea.
Zaintiratu ere esaten zaio.
