zelula
izena
Zelula giza gorputzeko unitate bizidun txikiena da. Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. Bizidun batzuk zelula bakar batez osatuta daude, eta zelulabakar esaten zaie; adibidez, bakterioak zelulabakarrak dira. Baina bizidun gehienak zelula batez baino gehiagoz osatuta daude eta, beraz, zelulaniztun esaten zaie. Pertsonak era askotako milioika zelulaz osatuta gaude; adibidez, garuna osatzen duten zelulei neurona esaten zaie.
