neurona
izena
Neuronak dira garuneko zelula txikiak. Neuronak oso-oso txikiak dira eta, haiek ikusteko, mikroskopio bat behar dugu. Garuna neurona askok osatzen dute, milioika neuronak, eta neurona horiek sareak eratzen dituzte. Neuronei esker gauza asko egin dezakegu: pentsatu, ikasi, erabakiak hartu, gauzak gogoratu, irakurri, idatzi, gorputza mugitu eta abar.
