garun

izena

Garuna giza gorputzeko atal bat da, garezurraren barnean dagoena eta pentsatzeko, ikasteko, irakurtzeko, entzuteko, hitz egiteko, ibiltzeko, lan egiteko eta aukeratzeko balio duena. Garuna biguna eta biribila da, eta neuronaz osatuta dago. Zenbait animaliak ere badute garuna, baina haiena ez da pertsonena bezalakoa. Garunik izango ez bagenu, ez ginateke pertsonak izango.