Farmazialaria farmazia-ikasketak egin dituen pertsona da; botikak, haien ezaugarriak eta haien ondorioak ezagutzen ditu. Farmazialariek farmazietan egin ohi dute lan, eta botikak saltzen eta prestatzen dituzte, hala nola jarabeak edo pilulak.