zauri

izena

Zauriak dira ebakiak, lesioak, erredurak edo gorputzeko edozein ataletan izaten diren kalteak. Zauriak urez eta xaboiz garbitzen dira. Zauri bat egiten duzunean, odol pixka bat irten ohi da, eta, sendatzen denean, itxi egiten da, zarakar bat eratuta; zarakarra handik zenbait egunetara erortzen da ukitzen ez baduzu. Batzuetan, baliteke zauriak infektatzea eta botikekin sendatu behar izatea.