erredura
izena
Erredurak dira larruazaleko zauriak, eguzkiak, suak edo oso bero dagoen objektu bat ukitzeak eragin ditzaketenak, hala nola elektrizitatera konektatutako lisaburdina ukitzeak. Erredura handiek markak uzten dituzte larruazalean, eta oso mingarriak izaten dira; halakoak izaten dira, adibidez, suak eragindakoak. Erretzen bazara, garrantzitsua da produkturik ez ematea edo ur hotza bakarrik erabiltzea, eta berehala joan behar duzu lehen mailako arretarako zentro batera edo ospitale batera.
