ospitale

izena

Ospitaleak eraikin handiak dira, non gaixoak zaintzen baitira. Haietan, beste pertsona askoren artean, medikuek eta erizainek lan egiten dute. Ospitaleetan askotariko pazienteak artatzen dituzte: beso bat hautsi duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak, ebakuntza egitea behar duten haurrak… Ospitaleetan, gelak daude ospitaleratuta geratu behar duten pazienteentzat, anbulantziak daude pazienteak garraiatzeko eta gaixotasunak ere ikertzen dira. Badira haurrentzat soilik diren ospitaleak.

Erietxe ere esaten zaio. Zentroak txikiagoak badira, mediku espezialista jakin batzuk baino ez baditu eta tratamendu batzuk soilik egiten badira, klinikak dira.