mediku

izena

Medikuak dira medikuntza ikasi duten pertsonak, gaixorik edo zaurituta dauden pertsonak sendatzen aritzen direnak. Osasun-arazoren bat baduzu, hark ikusten zaitu, zer gertatzen zaizun esaten dizu, sendatu egiten zaitu edo sendatzeko zer egin behar duzun esaten dizu; eta, behar izanez gero, botika bat agintzen dizu. Normalean, mantal zuria izaten du soinean.

Medikuei doktore ere esaten zaie.