gel hidroalkoholiko

izena

Gel hidroalkoholikoa likido gardena da, lodi samarra, eta batez ere alkoholaz eta uraz osatua. Eskuetan jartzen da birus eta bakterioen aurka babesteko, ura eta xaboia eskura ez ditugunean. Gainazalak eta objektuak ukitu aurretik eta ondoren jartzen da. Komenigarria da erabiltzea leku publikoetan (eskoletan, ospitaleetan, dendetan) zein leku pribatuetan (etxean, adibidez). Gel hidroalkoholikoa behar bezala erabiltzeak murriztu egiten du infekzioak zabaltzeko arriskua.

Hidrogel edo gel desinfektatzaile ere esaten zaio.

Gel hidroalkoholikoa substantzia likido gardena da, testura lodi samarra duena, eta larruazala desinfektatzeko erabiltzen dena. Normalean eskuetan jartzen da birus eta bakterioen aurka babesteko, ura eta xaboiaren ordez edo horiekin batera. Izenak adierazten duen moduan, urez (hidro-) eta alkoholez (-alkoholiko) osatuta dago, eta beti izaten du alkohol gehiago (% 70 – % 80 artean) ura baino (% 30 – % 20), baina haren biskositatea aldatzen duten beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkio.

Prebentzio moduan erabiltzen da larruazalak zenbait objektu eta gainazal ukitu aurretik eta ondoren, baita desinfektatzaile moduan ere, kontaktua gertatu bada. Komeni da leku publikoetan eta pribatuetan erabiltzea, gel hidroalkoholikoa behar bezala erabiltzeak murriztu egiten baitu infekzioak zabaltzeko arriskua.

Hidrogel edo gel desinfektatzaile ere esaten zaio.