gernu

izena

Gernua giltzurrunetatik datorren likido bat da, eta uretraren bidez kanporatzen dugu gure gorputzetik. Normalean kolore horia izaten du. Txiza egiten duzunean azkura edo erresumin handia sentitzen baduzu, baliteke gernu-infekzio bat izatea. Hala bada, medikuarenera joan behar duzu, gernu-analisi bat egin diezazun.

Oro har, txiza edo pixa esaten dugu.