odol

izena

Odola da gorputzeko arterietan eta zainetan barrena ibiltzen den likido gorri eta beroa. Odola oso garrantzitsua da bizitzeko, oxigenoa garraiatzen baitu gorputzean zehar. Erortzen garenean edo ebaki bat egiten dugunean, zauritik odola irteten zaigu. Odol-kantitatea pertsonaren araberakoa izaten da, baina helduek bost litro inguru izaten dute, eta haurrek bi litro inguru.

18 urtetik gorako pertsona helduek odola eman dezakete gaixorik daudenak sendatzeko.