ebaki

izena

Ebakiak dira gorputzeko edozein ataletan egindako zauri sakonak. Ebaki bat egiten baduzu, larruazala ireki egiten zaizu, eta litekeena da odol asko irtetea. Horregatik, medikuarenera joan behar duzu, eta baliteke puntuak eman behar izatea. Sendatzen zaizunean, litekeena da orbaina geratzea.