amigdalitis
izena
Amigdalitisa amigdalen infekzioa da, eta amigdalak dira eztarrian ditugun bi guruin. Agente infekziosoek kutsatzen dituztenean (adibidez, birusek edo bakterioek), handitu eta gorritu egiten dira. Ondorioz, eztarriko mina izaten duzu edaten edo jaten duzunean. Batzuetan, baliteke sukarra izatea edo afoniko egotea. Amigdalitisa baduzu, ur asko edan behar duzu, atseden hartu eta medikuarenera joan. Ondo osatzen ez bazara, baliteke ebakuntza egin behar izatea.
Hitz hau antzinako grezierako amigdal- ‘hur’ (amigdalen formarengatik) eta -itis ‘hantura’ elkartuta eratu da.
Ohiko hizkeran eztarriko min esaten diogu; hala ere, eztarriko mina dugun guztietan ez dugu amigdalitisa izaten. Batzuetan, medikuek faringitis hitz espezializatua ere erabiltzen dute. Hitz hori antzinako grezierako faring- ‘faringe’ eta -itis ‘hantura’ elkartuta sortu da.
