arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendu

izena

Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua baduzu, besteei baino gehiago kostatzen zaizu kontzentratzea, adibidez, gehiago kostatzen zaizu ikastea eta azterketak egitea, eta zail egiten zaizu geldirik egotea; hori dela eta, jarduera asko egiten dituzu etengabe, hala nola korrika edo jolastu.

Oso hitz luzea denez, ADHN sigla erabiltzen da, sintagmaren hitz bakoitzaren hasierako hizkiarekin osatua: Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua.