asma

izena

Asma bronkioetako gaixotasuna da. Bronkioak biriken barruan airea iragateko dauden hodi batzuk dira. Asma-krisia duzunean, arnasa hartzea kostatzen zaizu eta ito egingo zarela iruditzen zaizu. Asma baduzu eta esfortzuak egiten badituzu (adibidez, korrika egiten baduzu), asmarik ez duten pertsonak baino gehiago nekatzen zara. Kasu horietan, ohikoa da inhalagailu bat behar izatea arnasa hobeto hartu ahal izateko.