beherako

izena

Beherakoa sabeleko mina eragiten duen kaka biguna da, batzuetan likidoa izan daitekeena. Beherakoa duzunean, egunean zenbait aldiz egiten duzu kaka. Halakoetan, gomendagarria da arroza, oilaskoa eta sagar egosia jatea; izan ere, elikagai horiek kaka berriz normal egiten laguntzen dute. Batzuetan, beherakoa oso bortitza izaten da, eta, halakoetan, medikuarenera joan behar duzu.

Beherakoa adierazteko, sabeleko hitza ere erabil daiteke, baita arruntagoak diren kakapirri edo kaka likido hitzak ere.