elgorri
izena
Elgorria da gaixotasun kutsakor bat, sukarra eta larruazalean orbanak eta pikortxoak sortzea eragiten duena. Elgorria baduzu, astebetez geratu behar zara etxean. Bada elgorria prebenitzeko txerto bat.
Ezin da barizelarekin nahastu; barizela baduzu, pikortxo gorriak eta babak sortzen zaizkizu. Elgorriari gorrina ere esaten zaio.
