txerto
Txertoak dira medikuak edo erizainak injekzio baten bidez jartzen dizkizun substantziak, ia beti likidoak. Ez gaixotzeko eta zenbait gaixotasun prebenitzeko balio dute, adibidez, barizela, elgorria, gripea edo COVID-19a. Txertoek gaixotasun jakin baten aurkako antigorputzak (herri-hizkeran defentsa esaten zaie) sortzen dituzte, kutsatzea zailagoa izan dadin.
Zenbat eta jende gehiago egon txertatuta, orduan eta errazagoa da talde-immunitatea lortzea. Horrek esan nahi du pertsona asko daudela gaixotasuna eragiten duen birusaren aurka babestuta, eta, beraz, zailagoa dela kutsatzea. Besoan edo ipurmasailetan jartzen dizkigute txertoak. COVID-19aren kasuan, adibidez, gehien erabiltzen diren bi txerto motak besoan jartzen dira xiringa baten bidez.
txerto
Txertoak dira gaixotasun jakin bat gara ez dadin edo haren ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen gorputzean sartzen diren substantziak, askotan likidoak. Antigorputzak sortzeko eta, hala, gaixotasunaren aurrean babestuta egoteko balio dute.
Zenbat eta jende gehiagok hartu txertoak, orduan eta errazagoa da talde-immunitatea lortzea. Horrek esan nahi du pertsona asko daudela gaixotasuna eragiten duen birusaren aurka babestuta, eta, beraz, zailagoa dela kutsatzea. Gaixotasun mota askotarako txertoak daude. COVID-19arako, zenbait txerto mota daude, baina pandemian gehien erabili zirenak RNA mezulari bidezko txertoak eta birus-bektore bidezkoak izan ziren.
