txantxar

izena

Txantxarra hortzetako gaixotasuna da, bakterioek eragiten dutena. Bakterioek hortzak zulatzen dituzte, eta orban beltzak sortzen dituzte. Txantxarrik baduzu, haginlariak kendu egingo dizu, eta ore moduko bat jarriko dizu kaltetutako hortza konpontzeko. Baina txantxarra oso handia bada, baliteke hortza kendu behar izatea.

Txantxarrik ez izateko, haginlariek gomendatzen dute otordu bakoitzaren ostean hortzak garbitzea eta gozoki edo elikagai azukredun gehiegi ez jatea (adibidez, pastelak).