erizain
izena
Erizainak dira gaixoak zaintzen dituzten eta haiei botikak ematen dizkieten pertsonak. Erizainek osasun-arloko beste espezialista batzuekin lan egiten dute, bereziki, medikuekin eta pediatrekin. Pediatrekin batera, haurren osasuna kontrolatzen dute (haurrak pisatu eta neurtu egiten dituzte, txertoak jartzen dizkiete, dietak jartzen dituzte eta abar). Askotan, mantal zuria jantzita ibiltzen dira.
