antigorputz
izena
Antigorputzak zure gorputzak sortzen dituen substantzia kimikoak dira (proteina esaten zaie). Antigorputzen funtzioa da gorputza elementu arrotz eta suntsitzaileen aurrean babestea (adibidez, bakterioen, onddoen edo birusen aurrean), edo zure gorputzarentzat kaltegarriak diren substantzia kimikoen aurka egitea. Horregatik, antigorputzei defentsa ere esaten zaie.
Askotan pluralean erabiltzen dugu hitz hori, eta era honetako esaldiak esaten ditugu: “Barizelaren aurkako txertoak gaixotasun horren aurkako antigorputzak sortzen ditu”.
