gaixotasun arraro

izena

Gaixotasun arraro esaten zaie ohiz kanpoko gaixotasunei. Munduan pertsona gutxik dituzten gaixotasunak dira eta, normalean, gutxi ezagutzen dira; medikuek ere gutxi dakite gaixotasun horiei buruz, eta horrexegatik esaten zaie arraro. Gehienetan ez da botika asko izaten gaixotasun horiek tratatzeko, eta zientzialariek ikerketa asko egin behar dituzte gaixotasun horiei buruz gehiago jakiteko eta sendatzeko moduak aurkitzeko. Gaixotasun arraroak dituzten zenbait haurrek maiz joan behar izaten dute ospitalera, probak egin behar dizkietelako edo sendatu egin behar dituztelako; hori dela eta, batzuetan ezin dira joan eskolara.

Gaixotasun minoritario ere esaten zaie, pertsona gutxiri eragiten dieten gaixotasunak direlako.