goitika

izena

Goitika da urdaileko janaria, urin gastrikoarekin nahastuta ahotik irteten zaizuna (urin gastrikoa da urdailak elikagaiak desegiteko sortzen duen likido azidoa); gaizki sentitzen zarelako, gehiegi eta oso azkar jan duzulako edo zorabiatu egin zarelako egiten duzu goitika. Goitika egiten duzunean, sabeleko mina eta buruko mina izan ditzakezu. Goitikak zapore txarra du.

Beste izen batzuk ere baditu: gorako, oka, okada, goitikin, gonbito, goitigale.