konfinamendu
Konfinamendua da pertsona batek edo gehiagok leku batean egiten duten itxialdia, kanpoan arrisku-egoeraren bat dagoelako. Konfinamendua nahitaezkoa da, arrazoi justifikatuengatik soilik irten daiteke (janaria erostea, medikuarengana joatea…) eta egun bat edo gehiago iraun dezake, arriskuaren arabera. COVID-19aren pandemian, hainbat egunez etxean geratu behar izan genuen, jendea ez kutsatzeko, eta zenbait pertsonarentzat tristea eta aspergarria izan zen hori.
konfinamendu
Konfinamendua da kanpoan arrisku handiko egoeraren bat dagoelako (gerra, gaixotasunak, alarma-egoera…) pertsona batek edo biztanleria batek leku batean egiten duen itxialdia. Konfinamendua nahitaezkoa da, iraupen aldakorra izan dezake eta oinarrizko beharrak asetzeko soilik irten daiteke kanpora (elikagaiak erostea, gaixoak zaintzea eta abar). COVID-19aren pandemian hainbat konfinamendu agindu ziren, jendea ez kutsatzeko, eta zenbait pertsonari larritasun handia eragin zien horrek.